2024 ABU. 20 - 16:00h Puigdemontek Llarena epailea salatu du aurkeztutako helegiteak ez aztertzeagatik Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Carles Puigdemontek Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epailea salatu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aurrean. Amnistia legea ez aplikatzea erabaki ostean Puigdemontek aurkeztutako helegiteak ez aztertzea eta hauek "behin eta berriz, eta justifikaziorik gabe, luzatzea" izan dira salaketaren arrazoiak. Pasaden uztailaren 1ean, Llarena epaileak dirua bidegabe erabiltzearen delitua ez barkatzea erabaki zuen, Carles Puigdemont, Toni Comín eta Lluis Puig atxilotzeko agindua iraunaraziz. Erabaki horren aurrean, helegitea aurkeztu zuten akusatuen defentsak, Estatuko Abokatutzak eta fiskaltzak. Puigdemonten abokatuak adierazi du epaileak "disziplina arau-haustea egin duela", Prozedura Kriminalaren Legean horren moduko errekurtsoen kasuetarako zehaztutako epea "asko luzatuz" eta "behin eta berriz urratuz". Abokatuaren arabera, helegiteei “hilabete baino lehenago” eman behar izan zitzaien irtenbidea. Gainera, “egoera larria” dela babestu du abokatuak. Amnistia legeak lehentasunezko eta premiazko izapideak behar dituela adieraziz.