HAMAIKA

Diru-laguntzak banatuko dituzte Arabako GHE pairatu duten abeltzaintza-ustiategientzat

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Arabako Nekazaritza Sailak 400.000 euroko diru laguntzak emango ditu gaixotasun hemorragiko epizootikoak (GHE) pairatu dituzten abeltzaintza-ustiategiak konpentsatzeko. Modu honetan, Arabako abeltzaintza-ustiategiek, lehenago Gipuzkoakoek zein Bizkaikoek bezala, laguntza jasoko dute gaixotasunak eragin dituen animalien heriotza edo gaixotasuna gainditu ondoren animalien ekoizpen edota ugalketa arazoak konpentsatzeko.

Diru laguntza jasotzeko, beharrezkoa izango da abere guztiak identifikatuta eta erregistratuta izatea, gaixotasunagatik izan diren galera ekonomikoak justifikatzea eta ustiategiek osasun eta garbitasun arauak betetzea. Gaixotasun biriko ez kutsakorra da gaixotasun hemorragiko epizootikoa, batez ere oreinei eta behiei eragiten diena.

Gaitza eltxoen ziztaden bitartez kutsatzen da animalien artean eta udako hilabeteetan zabaltzen da gehiago, eltxoen jarduera handiagoaren ondorioz. Hala ere, ez die gizakiei zein animaliek ekoiztutako elikagaiei eragiten.