HAMAIKA

Hegaluzearen arrantzu-aldia urrira arte luza daiteke, kuotaren % 41 baino ez baita agortu

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Donostiako Kofradia-Itsas Etxea zentroaren datuen arabera, abuztura arte 9.840 tona deskargatu dira Kantauriko portuetan, iaz baino ia 4.000 tona gutxiago, gehienbat Gipuzkoako portuetan Getarian, Pasaian eta Hondarribian. Hegaluzea lonjan saltzeko batez besteko prezioa 3,57 euro kilokoa da.