2024 ABU. 23 - 15:11h Arabako Aldundiak zortzi ermita zaharberritzeko 70.000 euroko diru-laguntza emango du Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Arabako Foru aldundiko Kultura eta kirol sailak lurralde historikoko eta Trebiñuko zortzi ermitaren zaharberritze eta kontserbazio lanak lagunduko ditu 2024an. Dulantzi, Ibarra, Etxabarri Ibiña, Angostina, Okondo, Lagran, Eltziego eta Mezkiako ermitak dira laguntza jasoko dutenak, elementu txikiak, ermitak zein eraikinak kontserbatu edo zaharberritzeko esku hartzeak sustatzeko. Lan hauek martxan jartzeko beharrezkoak diren 151.796 euroetatik 70.000 eurokko laguntza emango du Arabako Foru Aldundiak, inbertsioaren % 46,11 hain zuzen. Gainerakoa tokiko erakundeek hartu beharko dute bere gain.