HAMAIKA

Euskal presoen etxeratzea aldarrikapen izatetik errealitate izatera pasatzea eskatu dute Bilbon

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Aste Nagusiko egun handian, Konpartsek eta Sarek manifestazioa antolatu dute Bilbon. Azpimarratu dute pixkanaka bada ere, ari direla etxeratze prozesuan aurrera egiten eta nabarmenak direla azken urtean emandako aurrerapausoak. Hala ere, gaineratu dute handiak direla baita ere falta diren pausoak, euskal preso, iheslari eta deportatuen auziari aterabide osoa emateko. Azaldu dute behar bat dela konponbidearen auzia urte gehiagotan, belaunaldi gehiagotan ez
luzatzea.