HAMAIKA

Lehen aldiz Jaizkibelek Udalaren baimenarekin desfilatuko du konpainia gisa

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Jaizkibelek Konpainia bezala desfilatuko du lehenengo aldiz. Konpainia parekideak irailaren 8rako baimena eskatu zion udalari, eta aurrenekoz onartu egin dio. Iaz entseguetarako baimena soilik zuten eskatua. Hasieratik argi adierazi izan dute eskubide berdintasunak ez duela salbuespenik onartzen, ezta irailaren 8an ere.