HAMAIKA

Greba mugagabea hasi dute Langraiz Okako Tubos Reunidos Premium enpresako langileek

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Hiru asteko greba egin zuten uztailaren 15a eta abuztuaren 2a bitartean, hitzarmen propio bat aldarrikatzeko. Zuzendaritzak negoziatzeko borondaterik erakutsi ez duela salatu eta greba mugagabea deitu dute, gatazka konpontzeko urratsik eman ez direlako. Besteak beste erosahalmena bermatuko duen eta lanaldia murriztuko duen enpresa-hitzarmen propioa aldarrikatuko dute.