2024 ABU. 30 - 09:00h Ehunka lagun elkartu dira Laudion Aiaraldeko osasun zerbitzuen egoera salatzeko Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Ehunka lagun elkartu ziren ostegun arratsaldean Laudioko Herriko plazan Aiaraldean, osasun sistema publiko eta duin bat aldarrikatzeko. Laudioko ZIU mugikorrean medikua falta zelako behar baino beranduago artatu zuten gizonaren heriotza salatu zuten SOS Aiaraldeak deitutako mobilizazioan. Eskualdeko osasun sistema gainbeheran dagoela salatu du plataformak, baliabide murrizketekin herritarren bizitzak arriskuan jartzen ari direla azpimarratuz.