HAMAIKA

Bi emakume atxilotu dituzte Gasteizen prostituzio delituak egotzita

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Ertzaintzak bi emakume atxilotu ditu Gasteizen zuzentzen duten prostituzio lokalean aritzen ziren emakumeak esplotazio-baldintzetan lan egitera behartzea egotzita. Hirugarren emakume bat ikerketapean geratu da, lokaleko langilea izanik atxilotutakoak bertan ez zeudenean hauen ardurak bere gain hartzea egotzita.

Emakumeek ordutegi zorrotzak bete behar zituzten, bizitza pertsonalerako tarterik gabe. Horrekin batera, janzkerari buruzko arauak bete behar zituzten eta kanpoan lan egin eta gero lokalera bueltatzera behartzen zituzten. Era berean, irabazitakoaren %70a arduradunei eman behar zieten.