HAMAIKA

Aurrerapausoak eman dituzte Tubos Reunidos Premium enpresako gatazkan

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Tubos Reunidos Premium enpresako gatazka konpontzeko aurrerapausoak eman dituzte langile eta zuzendaritzak. Abuztuaren 26an abiatu zuten langileek greba mugagabea, hitzarmen propio bat aldarrikatzeko. Asteartean bi aldeen arteko bilera egin zen eta akordiorako lehenengo pausuak eman ziren, langileen ordezkariek Radio Vitorian azaldu dutenaren arabera.

Orain enpresa itun bat garatzea onartu dute langileek, hitzarmen propioaren sinadura hurrengo urterako utziz. Honekin lanaldia murriztu eta erosahalmena bermatu nahi dute. Zuzendaritzaren erantzunaren zain daude orain. Hurrengo egunetan beste hiru bilera egiteko hitzorduak zehaztu dituzte, gatazkaren konponbidean aurrera egiteko asmoarekin.