2024 IRA. 04 - 15:30h Confebask eta ELArekin bilduta amaitu du Torres sailburuak gizarte eragileekin egindako erronda Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Confebask eta ELArekin bilduta amaiera eman dio Mikel Torres ekonomia, lan eta enplegu sailburuak gizarte eragileekin egindako errondari. Bilera errespetu giroan burutu dela adierazi du Confebaskek. Ikasturtean aurrera eramango dituen proposamen nagusiak mahaigaineratu ditu patronalak. Garapen ekonomikoa eta enpleguaren sorrera lortzeko helburuarekin elkarlanean aritzeko borondatea helarazi dio Torres lehendakariordeari. ELAk, bere aldetik, gobernu berria jarraikortasun ildoa hartzearekin kezkatuta dagoela helarazi dio sailburuari. Lan osasuna lehentasun bezala hartzearen beharra mahagaineratu du, besteak beste lan ikuskatzaileen kopurua handituz