HAMAIKA

Chivitek eta Pradalesek AHTren loturari buruzko txosten teknikoak eskatu dizkiote Ministerioari

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak txostenak "azkartzeko" eskatu diote Garraio Ministerioari, abiadura handiko trenbidearen eta Euskal Y-aren arteko loturaren inguruan erabaki bat hartu ahal izateko. Pradalesek ez du AHTa Nafarroarekin lotzeko dauden bi aukeren alde egin nahi izan, eta nahiago izan du dokumentazio teknikoa ezagutu arte itxaron.