HAMAIKA

Lupita Nyong´o, Andrew Garfield, Tilda Swinton eta Johnny Depp Zinemaldiko 72. edizioan

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Donostia alfonbra gorria zabaltzeko prest dago. Zinemaldirako 2 aste falta direlarik, hiriak aurten ere jasoko ditu nazioarteko zinemaren aurpegi ezagunenak. 

Jose Luis Rebordinos zuzendariak eta Ruth Perez de Anucita zuzendaritzako kideak Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioaren aurkeztu dute gaur jendaurrean, Tabakaleran, eta irailaren 20tik 28ra Donostian izango diren hainbat izarren berri eman dute. Pedo Almodovar, Cate Blanchett eta Javier Bardem Donostia saridunak ere (espainiar aktoreak iazko saria jasoko du, artean indarrean zen Hollywoodeko aktoreen grebak bertaratzea eragotzi eta gero), noski, Donostiara etorriko direla ere argitu dute. 

Donostian pelikuak aurkeztuko dituzte, besteak beste, Pamela Anderson, Monica Bellucci, Jamie Campbell Bower, Úrsula Corberó, Johnny Depp, Ester Expósito, Andrew Garfield, Karla Sofía Gascón, Isabelle Huppert, Patricia López Arnaiz, Moses Ingram, Noémie Merlant, Ángela Molina, Najwa Nimri, Franco Nero, Lupita Nyong'o, Nahuel Pérez Biscayart, Urko Olazabal, Charlotte Rampling, Nagore Aranburu, Will Sharpe eta Tilda Swinton aktoreek.

Zinemaldiaren zuzendariek ez dute argitu zeinek osatuko dituzten epaimahai ofizialak, oraindik ez baitute zehaztu nor izango den epaimahai nagusiaren buru.

Sarreren salmenta orokorra igandean –hilaren 15ean– hasiko da, 09:00etan. Egun horretan Zinemaldiaren lehen hiru egunetarako sarrerak erosi ahalko dira (ostirala 20, larunbata 21 eta igandea 22).