HAMAIKA

Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon bere bikotekidea ustez erailtzeagatik

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


34 urteko gizon batek 31 urteko bikotekidea hil du bart Bilboko Santutxu auzoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Bilboko Udalak elkarretaratzea deitu du eguerdiko 12:00etarako, Bilboko Udalatxean bertan. 

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak irmoki gaitzetsi du erailketa: "Nire gaitzespenik irmoena adierazi nahi dut, Bilbon gertatu den hilketa matxistaren aurrean;  jendarte gisa, elkarrekin eta atsedenik gabe lanean jarraitzeko erantzukizuna dugu, indarkeria matxista desagerrarazteko eta emakumeak beldurrik gabe bizi ahal izango diren etorkizuna eraikitzeko".