2024 IRA. 12 - 11:15h Siemens Gamesak ez du adierazi Euskal Herriko zenbat langile kanporatuko dituen Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Siemens Gamesak oraindik ez du daturik eman Euskal Herrian zenbat langile kaleratuko diren jakiteko. Zuzendaritza eta ELA, CCOO eta UGT sindikatuen arteko azken bileran, enpresak ez du xehetasunik eman abiatu nahi duen enplegu espediente erregulatzailearen inguruan. Hurrengo bilera irailaren 24an izango da, ustez, Zamudioko egoitza nagusian. Euskal Herriko eta Espainiar estatuko 430 bulego langile kaleratu nahi ditu Siemens Gamesak. Euskal Herrian, egun, 2.100 langilek dihardute bulegoetan: 1.600 Eguesibarren, Nafarroan eta 500 Zamudion, Bizkaian. Bileran, enpresak adierazi du kaleratutako langileak birkokatzeko asmoa duela. Hala ere, ez du non edo nola zehaztu. ELA sindikatuak adierazi du ez duela kaleratze bakar bat onartuko, enpresan ez dagoela inor soberan babesten dute, izan ere, sindikatuaren esanetan, Siemens Energy enpresako jabeak langileak behar dituela publikoki adierazi du. Gainera, ELAk gogorarazi du nahiz eta Siemens Gamesak galera handiak izan dituen, Siemens Energy-k irabaziak izan dituela. Siemens Gamesak izan dituen galerak, 4X eta 5X turbinekin izandako arazo teknikoak izan dira besteak beste. Hala ere enpresak adierazi du dagoeneko 4X turbinetan izandako arazoa konponduta dagoela eta hauek berriz merkaturatzeko prest daudela.