2024 IRA. 18 - 09:00h Hamar urte igaro dira Eskozian independentzia erreferenduma egin zutenetik Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR 2014ko irailaren 18an Eskoziak independentzia erreferenduma egin zuen Erresuma Batutik banandu ala ez erabakitzeko. % 84,6ko parte-hartze historikoa izan zuen, 16 urtetik gorako ia 4,3 milioi pertsona zeuden hautestontzietara deituta. Botoen %55,3arekin ezetza nagusitu zen. 2014ko galdeketa egin zenetik hamar urtera, beste kontsulta bat egiteko aukera urrunago dago. 2026ko bozak erabakigarriak izango dira aldarrikapenaren indarra bermatzeko.