HAMAIKA

Ezpala taberna erasotu zuten Boixos Nois taldeko ia kide guztiei akusazioak kendu dizkiete

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Nafarroako Probintzia Auzitegiak artxibatu egin du 2022ko azaroan Iruñeko Iturrama auzoko Ezpala tabernan lapurreta eta irainak egin zuten Bartzelonako zale ultraeskuindarren Boixos Nois taldeko kide batzuen aurkako auzia. Prozedurak aurrera jarraitzen du auzipetuetako batentzat bakarrik, makiletako batean DNA aurkitu baitute.