HAMAIKA

Disport Eki enpresako langileek elkarretaratzea egin dute kaleratzeen kontra

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Astelehenean, ikasturte berriko kirol-jarduerak hasi baino egun bat lehenago zehazki, Arabako Disport Eki udal-azpikontratako enpresako langileak, Gasteizko udaletxean elkarretaratzea egin dute. Haien esanetan, irailean askatasun sindikalaren aurka izandako azken erasoaren ondoren bizi duten egoera salatzeko. Enpresak gainera, joan zen ikasturteko ez-ordaintzeen aurkako borrokan aktiboen izan ziren hainbat langile zigortzea erabaki duela diote langileek. Horietako bat kaleratu eta beste hainbat abuztuko nomina irailaren 18ra arte kobratu gabe utzi dituztela salatuz.

“Disport kalera!” lelopean, kaleratutako langilearen zuzeneko ber-hartzea eta udaletxeari irtenbideak bilatzea eskatzen dizkiote. Haien esanetan, Ana Rosa Lopez de Uralde, kiroleko zinegotziak guztiz kontrakoa den errealitate baten promesa egin du eta hau bete ez duela salatzen dute. Enpresak behin eta berriz langileen eskubideak urratu dituela adierazi dute langileek. Izan ere, enpresak 9 hilabete arteko ordainketa atzerapenak izan ditu langileen esanetan. Bestalde, enpresako arduradun gorenari mehatxuak egitea eta jokabide oldarkorra izatea leporatu diote. Duela 3 urte salatua izan zen arduraduna, LABeko ordezkari bat bultzatu, iraindu eta mehatxatzeagatik alegia.