2024 IRA. 30 - 15:15h Lorea Argaratek jaso du IV. Gladys saria Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Epaimahaiak aho-batez hartu du erabakia eta haren ibilbideko hainbat alor azpimarratu ditu; batez ere, ekintzailetasuna: telekomunikazio ingeniari ikasketak ditu eta TAZEBAEZ kooperatibako ekintzailea da. Egun, hezkuntza arloko berrikuntza eta digitalizazio prozesuetan dihardu. Gladys sariak euskal ingurune digitaleko edozein arlotan lan egiten duten emakume gazte berritzaile eta euskaldunak bilatzen ditu, mundu teknologikoan erreferente berriak sortzeko eta gazteenen artean STEM bokazioak sustatzeko asmoz.