HAMAIKA

Errenteria gune tentsionatu izendatu dute, aurreneko udalerria Euskal Herrian

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Asteartean sinatu zuen Denis Itxaso Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak eremu tentsionatu izendapenaren deklarazioa eta orain Espainiako Etxebizitza Ministerioak aldizkari ofizialean argitaratzea falta da legeak aurreikusitako neurriak indarrean sar daitezen. Abendurako argitaratzea espero da. Hartuko diren neurriek bereziki alokairuen prezioen neurrigabeko hazkundeari mugak jartzea ahalbidetuko du. Horretarako hiru urteko plangintza adostu dute. Errenteria da eremu tentsionatuaren izendapena eskuratu duen lehena. Baina Jaurlaritzatik jada abian dituzte Zumaiako, Galdakaoko eta Lasarte-Oriako prozesuak.