2024 URR. 07 - 11:15h Gehiegizko tenperaturak 398 heriotza eragin zituen Gipuzkoan 2015-2023 artean Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Gipuzkoako Foru Aldundiak Naturklimak klima-aldaketaren inpaktuari eta kalteberatasunari buruz egin duen txostena aurkeztu berri du. Hor nabarmentzen da klima-aldaketa jada mehatxu zehatza dela osasun publikoarentzat. Txostenaren arabera, bestalde, tenperatura maximoak eta minimoak azkenaldiko historiako altuenen artean daude eta igoera horrek biztanleriaren osasunean zuzeneko eta zeharkako ondorioak eragin ditu.