2024 URR. 08 - 14:00h Txilek eta Ekuadorrek nazioarteko arrantzari buruzko araudi berriak adostu nahi dituzte Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Perun pota txipiroiaren prezioak nabarmen egin du gora. Piura eskualdean, iparraldean, igo da gehien. Gobernuak bertsio bat duen bitartean, arrantzale txikiek ontzi txinatar handiei egozten diete eskasia eta prezio igoeraren ardura. Bestalde, Chancayn (Peru) megaportu berri bat eraiki behar dute eta honek sektore askotan interesa pizten duen arren, kezka ere sortu du beste batzuengan, batez ere Txilen. Vero Satrustegi nazioarteko kazetariak azaldu digu bertako egoera zein den.