HAMAIKA

Ainhoa Jauregik hartu du Iñaki Uriaren Hamaika Telebistako zuzendaritzaren lekukoa

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Aurrerantzean Hamaika Telebistak zuzendaritza lantalde gazte, berri eta eraldatzailea izango du: Ainhoa Jauregirekin batera Maddi Mochales digitalizazio arduraduna eta Onintza Alustiza finantza arduraduna egongo dira lehen lerroan. Iñaki Uriak ibilbide luzea izan du. 2006an Hamaika Telebista sortu zenetik bera izan da zuzendari nagusia. Gaztea zenetik bere bizi osoa euskalgintzari eskaini dio.