2024 URR. 09 - 21:27h Osasun-ituna eztabaidatzeko bigarren bilera Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Osasun-ituna eztabaidatzeko bigarren bileran "adostasun orokorra" egon dela dio Alberto Martinez Osasun sailburuak. Hala ere, osasun publikoaren aldeko hainbat plataformek ituna zalantzan jarri dute.Lehenengo bileran, irailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak Osakidetzari buruz egindako diagnostikoa eztabaidatu zuen, alderdi politiko, sindikal eta eta sozial nagusiekin batera. Asteazken honetan, urriaren 10ean, alderdi eta sindikatuek egindako ekarpenak barne hartu dituen dokumentu berria eztabaidatu dute.Urriaren 30ean berriro bilduko dira Gasteizen, alderdiek proposamen berria aztertu eta ekarpen gehiago egiteko denbora izan dezaten. Hirugarren bilera horretan, diagnostikoaren fasea amaitzea eta hurrengo faseari ekitea aurreikusten du osasun sailburuak. Bigarren fase hori “Printzipioen fasea” izango litzateke, eta horretan, Osakidetzaren ardatz izan beharko luketen printzipioei buruz eztabaidatuko dute.