2024 URR. 17 - 19:33h 7/2014 legearen erreformak 52 euskal presori eragingo die, Sareren arabera Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Sare herri mugimenduak 7/2014 Lege Organikoaren inguruko balorazio juridikoak egiteko elkarretaratzea deitu du Gasteizen. Legea Legebiltzarrean jorratzen dabilen horretan, honen aldaketek ekarriko duten etorkizuneko aukeren inguruan ere aritu dira. Bego Atxa abokatuak, duela 10 urte eragotzi zieten normaltasun juridiko batera itzuliko direla eta hau poztasunez hartu dutela jakinarazi die medioei. Arau berriaren onurez baliatzeko aukera izango dutenak 52 pertsona izango direla jakinarazi du Sarek. Frantziar estatuko espetxeetan 4-k eta Euskal Herriko espetxeetako 48-k alegia. Gainera, 15 presok gaur egun aske egonik ere, askatasuna lehenago berreskuratu behar zutela adierazi dute. Galdutako askatasuna berreskuratzeko formula juridikorik ez dagoela salatuz. Legebiltzarrean espekulatu den presoei ezarritako zigorren jaitsierari buruzko azalpenak plazaratu ditu Sarek, Europar Batasunean aspaldi onartu zen lege bat dela esanez. Gauzak horrela, Urtarrilak 11an Bilbon mobilizatzeko deialdi nazionala egin du.