2024 URR. 21 - 21:08h Hego Euskal Herriko batasun sindikala Gernika-Palestinak luzatutako deialdian Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT, Steilas, Solidari, Ehne, Etxalde eta Hiruk egin dute protesta Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Tuteran, Israelen genozidioa salatzeko. Sindikatuek ez ezik, hezkuntzako eragileak ere batu dira ekimenera, eta eguerdian hainbat elkarretaratze burutu dituzte ikastetxe eta unibertsitate aurrealdean. Nolanahi ere, bilkura gehientsuenak arratsaldean izan dira, 178 herrietako plazatan, eta, besteak beste erasoak gelditzeko deia luzatu dute.