HAMAIKA

Juan Joxe Agirre beneditar artxibozaina omendu dute, Euskal Herriaren memoria osatzeagatik

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Lazkaoko Beneditarren Artxiboaren sortzaile Juan Joxe Agirrek mende erdi baino gehiago darama euskal kulturarekin eta politikarekin zerikusia duten dokumentuak kontserbatzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin dio Euskal Herriko memoria historikoa eta egungoa osatzen eta zaintzen egindako lanagatik. Eider Mendoza diputatu nagusiak esan du herriaren historia eta azken hamarkadetan gertatu den guztia ezagutzeko Agirrek ezinbesteko funtsa sortu duela.