HAMAIKA

Talgo negoziazio prozesuan hasi da Sidenorrekin, taldearen erosketa asmoaren aurrean

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Talgoren administrazio kontseiluak Sidenor talde industrialarekin negoziaketak hastea erabaki du balizko akzioen salerosketa prozesu baten aurrean. Horrek enpresaren kapital sozialaren zati bat edo kapital sozial osoa erostea ekar lezake, Talgok Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.

Tren ekoizleak adierazi duenez, enpresa erosteko interesaren zurrumurruen berri jakin ondoren, Sidenor taldea harremanetan jarri zen pasaden astean kapital osoa edo honen zati bat erosteko interesa adierazteko. Gauzak horrela eta negoziaketa aurrera baldin badoa, Jose Antonio Jainaga, Sidenorreko presidentea izango litzateke Erriberabeitian lantegia daukan enpresaren bazkide industral berria.

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak pasaden astean adierazi zuten Talgoren erosketan laguntzeko asmoa “Euskadiko industriaren eta bertako enpleguaren alde” egiteko helburuarekin.