HAMAIKA

Greenpeacek salaketa aurkeztu du Urdaibaiko Guggenheimen aurka, Kosta Legea urratzen duelako

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Greenpeacek salaketa jarri du Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko Kostaldeko Legea urratu dutelakoan. Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren aurka jarri du salaketa talde ekologistak.

Pasa den larunbatean milaka herritar batu ziren Gernikan Urdaibain ezarri nahi duten Guggenheim makroproiektuaren aurka. Horren aurrean, Eusko Jaurlaritza bere horretan mantendu da, eta proiektuari eutsiko diotela adierazi du Maria Ubarretxena bozeramaileak.