HAMAIKA

Kabiaren hizkuntza eskakizunak “neurriz kanpokoak” direla ebatzi du epaitegi batek

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Kabia, Gipuzkoako Foru Aldundiko erakunde autonomoak egindako 34 plaza berriren deialdia bertan behera uzteko agindua eman du Donostiako Epaitegiak. Euskara jakiteko beharrezkotasunak enplegu publikoa lortzeko oinarrizko eskubidea urratzen dutela argudiatuz.

Donostiako epaitegi batek Kabia erakundeko hizkuntza eskakizunak neurriz kanpokotzat jo ditu, bi langilek salaketa jarri ostean. Erakundeak, B2 zein B1 maila eskatu izan ohi ditu kudeatzen dituen egoitza gehienetan. Hau horrela, epaileak, Kabiak 2022an onartutako 54 zaindari egonkortzeko deialdia baliogabetu du. Epailearen esanetan, euskararen erabilera "maximizatzeko" lehentasun horrek lan-eskubideen urraketa dakar, lanpostu batzuetan hizkuntzak "gehiegizko garrantzia" duela adieraziz. Erakundeak, euskararen aurkako oldarraldi judizialaren baitan kokatu du auzia. Hainbat izan direlarik, euskararen aurkako sententziak salatzeko egindako mobilizazioak. Besteak beste, 2023ko azaroaren 4ean Bilbon egindakoa.

Epaileak bere aldetik, lan deialdian euskara maila jakin bat eskatzea, hizkuntzaren normalizazioa lortzeko modu bakarra ez dela azpimarratu du. “Mugikortasunarekin, lekualdatzeekin edota formakuntzak eskainiz ere” hori lortu daitekeela aitortuz.