2024 URR. 25 - 15:09h ‘Ez dago hilda’ kolektiboa: "Gaztetxeei bueltatu behar diegu eszenari egin dioten mesedea" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR 'Ez Dago Hilda' jaialdia 2019an sortu zen eszena autogestionatua sustatzeko. Iruñeko bihotzean egonen da bere IV. edizioan, urriaren 25 eta 26an Iruñeko Trinitarioseko aparkalekuan. EDH jaialdiaren helburua entsegu lokal bat eraikitzea da, eta horretara bideratuko dituzte etekinak. Ostiralean 17:00etatik aurrera, Añube, Maruxak, Ezkutu, Naxker, Leopardo eta Bide Bakarra taldeak izanen dira. Larunbatean ere 17:00etan The Clayton, The Dillingers, Neskatasuna, Opcio K95, Ahuntzak, Chuleria Joder eta Inguma taldeak ikusteko aukera izanen da.