HAMAIKA

Euskaraldiak aurkeztu du laugarren edizioaren hamaikakoa

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu dute gaur Bilboko Bidebarrieta kulturgunean. Komunikazioa, kirola, musika edo sukaldaritza bezalako esparruetan aritzeagatik ezagunak diren Euskal Herriko txoko guztietako herritarrekin osatu dute Euskaraldiaren enbaxadore taldea: Eneko Atxa sukaldaria, Oihana Azkorbebeitia mendi lasterkaria, Aitor Bengoetxea ‘Bengo’ musikari eta break dantzaria, Lutxo Egia idazlea, Eneko Garcia (Albina Stardust) trabestia, Ana Goitia kazetari eta umoregilea, Itziar Ituño aktorea, Roberto Moso komunikatzailea, Zibel Untsain dantzaria, Esti Urresola zinemagilea eta Mikel Urrutikoetxea pilotaria.