HAMAIKA

La Pau enpresaren ordainketa ezak eta langileen baldintza desegokiak salatu ditu LABek

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


LAB sindikatuak salatu duenez, La Pau enpresak, Osakidetzak azpikontratatutako anbulantzia zerbitzuak, Araba eta Bizkaiko kontratuak utziko dituela iragarri eta gero, langileen soldaten ez ordaintzeak metatzen jarraitzen ditu. Hortaz gain, enpresak langileak ezjakintasunean dituela adierazi dute. Jaurlaritzak anbulantzia enpresaren “irteera ordenatua” zorrik gabeko prozesua izango zela adierazi zuen arren, sindikatuak salatu du anbulantzietako langileek ez dutela urriko nomina jaso, ezta udako aparteko ordainsariaren gehiena ere, honi hurrengo ordainen langileekiko kezkak gehitzen zaizkio.

Gainera, lan baldintza okerrak salatu dituzte lan material zein formakuntza aldetik. Sindikatuak zerbitzuaren egiturazko arazoa dela adierazi du behin eta berriz, zerbitzu duin bat eskaini ahal izateko publifikazioa beharrezkoa dela aldarrikatuz. LABek egoera honi aurre egiteko Jaurlaritzako Osasun Sailari egindako biltzeko eskariaren aurrean, ez du oraindik erantzunik jaso. Osasun ituna adosteko bileran, Alberto Martinez Osasun Sailburuak “La Pauren arazoa konpontzerako bidean” zeudela adierazi zuen arren.