HAMAIKA

Umbra Light jaialdia Gasteizen izango da 2025eko otsailaren 14tik 16ra

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


2025eko otsailaren 14tik 16ra, Umbra Light argi-jaialdiak Gasteizko kaleak zein eraikinak argiztatuko ditu berriro. Maider Etxeberria, Gasteizko alkateak Erdi Aroko Almendra eta Zabalgunea, jaialdiaren agertoki nagusiak izango direla jakinarazi du. Nahiz eta jarduera Lovaina bezalako beste toki batzuetara eramateko ahalegina azpimarratu du Etxeberriak. Pasaden urtean 100.000 pertsona batu zituen ekitaldiaren laugarren edizioa izango da hau. Jaialdiaren harrera ona dela eta, 2025etik aurrera urtero egingo den hiriburuko jaialdi gisa mantentzeko apustua egingo dela jakinarazi dute. Aurreko edizioak bi urtean behin egin izan baitira. Cristina Gonzalez, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko foru ahaldunak, ostatu, ostalaritza eta hiriko merkataritzan bisitari gehiago eta jarduera ekonomiko gehiago sortzen dituela aitortu du. Gasteizko turismoaren irabaziei onura egiten dion jaialdiaren garrantzia mahi-gainean jarriz. “Artea bakea da” lelopean, Carlos Torrijos, jaialdiko zuzendariak, argiak ideiak eta emozioak transmititzen dituen horretan, Gasteizeko kaleetara bizikidetzaren, elkar ulertzearen eta bakearen mezua helarazi nahi duela aitortu du.