HAMAIKA

ABRAk Arabako ardoa bereizteko helburua duen ‘A’ marka aurkeztu du Bilbon

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Arabako Errioxako Upategi Elkarteak “A” marka aurkeztu du Bilbon, Arabako lurraldean ekoiztutako ardoak identifikatu eta bereizteko helburua duena. ABRAko kideek aurkezpenean aldarrikatu dute sektorearen egoera larriaren aurrean “bizirauteko”, marka propioa sortzea beharrezko ekimena dela. Azaldu dutenez, lehengaien eta ekoizpen kostuen gorakadak ekoizle txikiak kaltetzen ditu Errioxa izendapena duten upategi handiei mesede egiten dien bitartean.

ABRAk, beraz, upategi txiki eta ertainak ekoizle handietatik bereiztea beharrezkoa dela adierazi du, upategien itxiera, landa-lurren salmenta eta eskualdearen despopulatzea ekiditeko. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak “Arabako Mahastiak” izendapenaren sorrera atzera botatzearen erabakiaren aurrean, ABRAko presidenteak, Itxaso Compañonek adierazi du oraindik ez dutela erabaki auziaren aurkako helegitea aurkeztuko duten edo ez.