HAMAIKA

Instituzioen autoritarismoaren kontra mobilizatu dira Lizarran

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Festagirok deituta, Lizarran elkarretaratze jendetsu bat egin zuten asteburuan, “instituzioen autoritarismoa gelditu! Elkartasuna Lizarrako 27 gazteekin” lelopean. Joan den astean, Lizarrako udaltzaingoak 27 pertsona deitu zituen deklaratzera jaietako lehen eguneko protestarekin lotuta, jendetza batek San Pedro elizatik atera ondoren Udalbatzak “Bajadica del Puy” famatua jaistea eragotzi zuenean.