2024 AZA. 15 - 18:21h Tximeleta zentroak 114 sexu indarkeria biktima artatu ditu bere lehen sei hilabeteetan Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Tximeletak Zentroa, sexu indarkeriaren biktima diren emakume zein haren inguruko pertsonei arreta espezifiko eta integrala eskaintzen dien Arabako lehen zentra da. 2024ko Apirilean hasi zuen bere jarduera eta ordutik 114 sexu indarkeria biktima artatu ditu. 2023an, Hegoak zerbitzua izan zen indarkeria matxistaren biktimei arreta psikologikoa eskaintzeaz arduratu zena. 177 emakumeri zehazki. Halaber, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzálezen adierazpenak ekarriz eta 2023 zein 2024ko sexu erasoen biktimen kopuruari erreparatuz, "sexu indarkeria iraganeko gauza ez dela, eta aldatzen dabilena emakumeek eraso hauen aurrean hartzen duten jarrera dela” plazaratu du. Hau ez ezik, Gonzalezek ahaldunak gaur egun, babes instituzional eta sozial handiagoarekin, emakumeak entzun eta babestuak sentitzeko beren baliabideen laguntza jaso dezaketela antzeman dutela mahai-gaineratu du Arabako diputatuak. Tximeletak Zentrotik, biktimek une kritiko batean beharrezko, berehalako arreta, laguntza emozional eta aholkularitza jasoko dutela bermatzen dute. Gainera, 24 orduko arreta, profesionalak behar duten lekura joateko erraztasuna eta hiru abokatu zein hiru psikologoren jarraipen eskaintzen dira. Bestalde, doako zentroak, beste hainbat gelekin batera, erlaxazio gela, office-jangela eta haur gelak dauzka.