HAMAIKA

Afari solidarioen aurkakoak babestu eta pareko manifestariei oldartu zaie Ertzaintza Donostian

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Iragan larunbatean Lo que no te cuentan de Donosti taldeak elkarretaratze bat deitua zuen Donostiako Easo Plazan arratsaldeko seietan, 'Hiri seguruago bat lortzearren' lelopean. Kontzentrazio horren aurrean, aldi berean talde antifaxisten, arrazakeriaren eta klasismoaren aurkako kontramanifestazio bat egin zuten. Tentsio uneak izan ziren. Bi elkarretaratzeen erdian Ertzaintza sartu eta kontramanifestaziokoei oldartu zitzaien, LQNTCDD-ren deialdiarekin bat egin zuten pertsonak babestuz.