HAMAIKA

Argentina emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriak ezabatzearen kontra

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Asteartero legez, Vero Satrustegik nazioarteko albisteak errepasatu ditu. Argentina emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriak ezabatzearen kontra agertu da Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusian. Dokumentua astelehenean eztabaidatu zen Batzar Nagusian, eta 170 herrialdek onartu zuten; 13 abstenitu egin ziren, eta Argentinako ordezkaritzak aurka egiteko agindu zuen Gobernuak. Bozketa herri indigenen eskubideei buruzko ebazpena errefusatu eta astebetera egin da.

Horrez gain, Dominikar Errepublikako medikuek greba deialdia bertan behera utzi dute Gobernuarekin akordio batera iritsi ostean.

Bukatzeko, Mexikora begira, nazioarteko erakundeek Mexikoko Barne Produktu Gordina % 1,3 eta % 1,5aren artean haziko dela aurreikusten duten arren, Claudia Sheinbaumen gobernuak % 2,5 haziko dela adierazi du aurrekontuaren aurkezpenean