2024 AZA. 19 - 14:00h EH Bilduk BOEak erostea eta Etxebizitza Legea aplikatzea eskatu dio Jaurlaritzari Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR EH Bilduk, Eusko Jaurlaritzaren 2025eko aurrekontuen negoziazioaren esparruan, 2025ean libre bilakatzen diren babes ofizialeko etxebizitzen erosketa aldarrikatu du hauek alokairu sozialetan eskaintzeko. Era berean, hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzea beharrezkotzat jo dute helburu berdinerako. Alokairuen prezioa arautzeko Estatuko Etxebizitza Legea hiru hilabeteko epean aplikatzea eskatu du ere talde soberanistak. Aldundiekin elkarlanean prezioen indizeen sistema propio bat garatuz eta tentsio handiko eremuei buruzko azterketak amaituz baldintzak betetzen dituzten eremuak izendatzeko. Etxebizitza politikaren esparruan zerga neurriak martxan jartzea proposatu du alderdiak.