HAMAIKA

Mikel Zabalza gogoratu dute Orbaizetako Olan heriotzaren 39. urteurrenean

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


1985. urteko azaroaren 26an atxilotu zuen Guardia Zibilak Zabalza orbaiztarra, Donostian, 20 egun geroago, Bidasoa ibaian agertu zen Zabalzaren gorpua, tortura zantzuekin. Aurtengo apirilean Nafarroako Gobernuak motibazio politikoko biktima gisa aitortu zuen Mikel Zabalza, eta urratsa nabarmendu dute, nahiz eta errekonozimendu integrala eskatu duten.