2024 AZA. 26 - 20:48h Giza eskubideen 65 defendatzaile hil dituzte Kolonbian, 2024ko lehen seihilekoan Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Asteartero bezala nazioartera begira jarri gaitu Vero Satrustegik. Alde batetik, Somos Defensores Gobernuz Kanpoko Erakundearen arabera, giza eskubideen 65 defendatzaile hil dituzte Kolonbian 2024ko lehen seihilekoan. Datuek, 2023tik behera egin badute ere, erakundearen arabera, eraso-dinamikak aldatu egin dira eta bi hipotesi dituzte: talde armatuak, lurralde-kontrol handiagoa dutenez, indarkeriazko ekintzetatik kontrol sozialera igaro izana; edo talde armatuen presentzia handiagoa denean, herritarrak gehiago isiltzea eta, horregatik, erasoak azpierregistratzea.Kolonbiatik Brasilera salto eginez, Satrustegik azaldu du Brasilgo Polizia Federalak 37 pertsona salatu dituela. Horien artean da Bolsonaro presidente ohia, estatu-kolpe saiakera egotzita.