2024 AZA. 26 - 13:30h Joxerramon Bengoetxea eta Eva Ferreira, EHUko errektore izateko lasterketan Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Hurrengo sei urtetarako Euskal Herriko Unibertsitateko errektore aukeratuko dute unibertsitateko 50.590 kidek. Tartean daude, irakasleak, ikasleak eta kudeaketa eta administrazio eta zerbitzuetako teknikariak. Hamasei urtean lehen aldiz bi hautagaien artean bozkatu beharko dute, Eva Ferreira egungo errektorea eta Joxerramon Bengoetxea zuzenbidearen Filosofiaren katedraduna dira hautagaiak, eta hauteskunde kanpaina gora beheratsuaren ostean, iluntzerako espero dira behin behineko emaitzak.