2024 AZA. 29 - 15:42h Arabako parke eta txanda bakoitzeko suhiltzaile bat gehiago eskatu du foru oposizioak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Elkarrekin, EH Bilduk eta PPk parke bakoitzeko eta txanda bakoitzeko suhiltzaile bat gehiago egotea eskatu dute Arabako Batzar Nagusietan. Langile faltarekin batera, Arabako suhiltzaileak zortzi urtez hitzarmenik gabe daramatela salatu dute. Elkarrekinen jatorrizko proposamen bati zuzenketa aurkeztea adostu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, PPren babesarekin eta EAJren, PSEren eta Voxen ezezkoarekin. Aurkeztutako zuzenketan parke eta txanda bakoitzeko suhiltzaile bat gehiago eskatzen dute, guztira 36 suhiltzaile gehiago izanik. Izan ere, Foru Gobernuaren oposizioak salatu duenez, gaur egungo zuzkidurekin ez dira gutxienezko segurtasun neurriak bermatzen. Suhiltzaileek adierazi dutenez, Langraiz eta Laudiotik suhiltzaileak parke txikietara lekualdatzearen proposamen aurkeztu diete Aldundiak, ideia hau guztiz baztertuz honen bideragarritasun ezagatik. Era berean, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk Operatiboaren Buruzagitza lehenbailehen betetzeko eskatu dute, "zerbitzuaren funtzionamendu egokirako funtsezkoa delako eta postua hiru urte daramatzalako hutsik". Izan ere, zerbitzuaren erabaki operatibo garrantzitsuenak gidatu behar dituen figura izan beharko litzateke hau.