HAMAIKA

Araba Bizirikek iruzurra egitea leporatu dio Solariari

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Pasa den asteazkenean bi elkarretaratze zeuden aurreikusita Arabako Batzar Nagusien egoitzaren aurrean. Bata Araba Berriztuk deitutakoa parke fotovoltaikoak defendatzeko, eta bestea Araba Bizirikek antolatua lehenengoari erantzunez. Azkenik, Araba Bizirik taldeko kideak bakarrik agertu dira, "Araba ez dago salgai" lelopean. Araba Bizik plataformak salatu duenez, Araba Berriztu Solariak bere alde egiteko aurrera eraman duen plataforma bat besterik ez da eta hauek deitutako mobilizazioa probokaziotzat hartu dute, enpresari iruzurra leporatuz.

Sare sozialetan jakinarazi dutenez, Araba Berriztuk mobilizazioak bertan behera uztea erabaki zuten baimen falta argudiatuz. Hala ere, Araba Bizirikeko kideek baimen hauek eskatuta zeudela adierazi dute eta mobilizazioak bertan behera uztearen arrazoia Solariaren egitasmoak ezagutu direla defendatu dute. Araba Bizirik plataformako bozeramaileak, Roberto Ruiz de Arcautek, energia berriztagarrien proiektuak defendatzen dituzten pertsonek aukeratutako izena deigarria dela azaldu du. Izan ere, Berriztu, fracking-aren eta hidrokarburoen esplorazioaren aurka protesta egiteko 2016an sortutako plataforma baten izena hartu dute. Horrela, Araban aurreikusitako proiektu energetikoen eraginaz ohartarazi du berriro elkarteak, trantsizio eredu desegokia salatuz.