2024 ABEN. 03 - 14:30h Atzerapen gehiago, Nafarroako AHTren eta ‘Euskal Y’-aren artean Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Euskal Y delakoaren eta Iruñearen arteko lotura nondik egingo den oraindik erabakitzeke dago, Gasteiztik Urbasa-Andiaren magaletik edo Ezkiotik Aralar zulatu eta zeharkatuz. Jose Antonio Santano Espainiako Garraioko estatu idazkariak iragarri du erabakia ez dela hurrengo urtearen hasieran hartuko eta gehiago luzatuko dela.