2024 ABEN. 04 - 12:25h 90 eta 200 arteko isunak Gasteizko Emisio Baxuen Eremua baimenik gabe zeharkatzeagatik Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Gasteizko Udalak dagoeneko argitaratu du Emisio Baxuen Eremua arautzen duen udal-ordenantza. Gutxi batzuk izango dira Emisio Baxuen Eremuak eragindako kaleak, izan ere, Alaba Jenerala eta Independentzia eta Prado eta Mateo de Moraza kaleen artean ia 20 urte auto trafikorik ez dagoela. Gasteizko Emisio Baxuen Eremua ezartzearen helburua erdialdeko egoiliarrei lehentasuna ematea da trafikoa murriztuz eta hau kontrolatzeko matrikulak irakurtzeko 30 kamera jarriko dira eta eremuaren perimetroan ehun seinale baino gehiago kokatuko dira. Emisio Baxuen Eremua ez errespetatzeagatik jarriko diren zehapenak ere iragarri ditu udalak. Araudia hautsiz gero eta eremua baimenik gabe zeharkatzen dutenenek 90 eta 200 euro arteko isunak jasoko dituzte. Urtebeteko epean honelako arau-hauste bat baino gehiago eginez gero, isunak % 30 igo daitezke. Nolanahi ere, Emisio Baxuko Eremua arautzen duen udal-ordenantza alegazio aldian dago momentu honetan.