2024 ABEN. 05 - 11:00h Ireki ditu ateak 59. Durangoko Azokak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR kasle Goizarekin ekin dio Durangoko Azokak aurtengo edizioari. Haiei eskainiriko tailerrak egongo dira gunez gune. Hala ere, azoka zabalik egongo da bisitari guztientzat. Abenduaren 5etik 8ra izango da Durangoko Azoka. Landako Gunean 274 erakusmahai ipiniko dituzte 153 partaideren artean, eta 933 kultur nobedade egongo dira kulturazaleek hartzeko eta emateko. Denetariko estilo eta gaiak jorratzen dituzte sorkuntza lan horiek, eta tokikoak bezala, mundu mailakoak ere badira. Lan berriak aurkezteko 200 ekitaldi inguru programatu dira. Egitarau osoa, durangokoazoka.eus webean kontsultatu ahalko dute zaleek.