HAMAIKA

UNRWAk René Cassin giza eskubideen saria jaso du Imanol Pradalesen eskutik

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Imanol Pradalesek eta María Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak René Cassin saria eman diote Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziari. Lehendakariak defendatu du Euskadik "beti biktimekin, biktima guztiekin" egon behar duela, eta UNRWAren balioa nabarmendu du, "bidegabeki deslegitimatuta eta kriminalizatuta". San Josek Euskal gazteei zuzendutako kanpaina berri bat iragarri du, gaur bertan, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta.