2024 ABEN. 16 - 08:29h Lezoko Udalak parke-sarea eraldatzeko prozesu parte-hartzailea aurkeztu du Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Aisialdirako eta jolaserako espazio inklusiboagoak eta askotarikoagoak sortzearen helburuarekin, Lezoko Udalak herriko parkeak berritzeko prozesu integrala aurkeztu du, herritarren iritziak eta beharrak oinarri bezala hartuta. Ume eta gazteen ongizate emozionala bermatzeaz gain, belaunaldi desberdinentzako espazio sozialak eraikitzea ere du helburu proiektuak. Herritarren parte-hartzeak ahalbidetu du proiektua. Izan ere, beharrak eta hobekuntzak identifikatzeko, funtsezkoak izan dira haur eta gazteen begiradaz gain zaintzaileen, irakasleen eta gurasoen iritzia jasotzea. Azterketaren emaitzen artean, hainbat behar identifikatu dituzte: hala nola eguraldi txarrarekin ere erabilgarri izango diren eremu estaliak, irisgarritasun eta inklusibitatea hobetzea, natura-materialen erabilera sustatzea, eta gazteentzako kirol-jardueretarako espazio berriak sortzea. Ekimenaren lehendabiziko esku-hartzea Lezoko erdigunean kokatuta dagoen Euskal Herria Plazako jolas-parkean izango da. Haurrentzako espazioez gai belaunaldi guztiek gozatu ditzaketen tokiak ere proposatu ditu Lezoko Udalak herritarrekin elkarlanean. Hala nola, Zubitxo errekako proiektua. Gauzak horrela, lehendabiziko proiektua 2025eko udal aurrekontuetan jasoko da herritarren bizi-kalitatea eta herriaren kohesio soziala hobetzeko helburuarekin.